Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Kategoria: 02 Haur Hezkuntza

MADARIAGA DORRETXEA (H.H.)

idoiag 01/06/2009 @ 20:59

logo-madariaga.jpgtorre-madariaga.jpgLaster, ekainaren 12an, Haur Hezkuntzakoak Madariaga dorretxera joango gara.
Hemen eskaintzen dizuegu han izango dugun programa:

ESKOLA PROGRAMA DIDAKTIKOA

Ingurumen Hezkuntza eta Sentsibilizaziorako Eskola Programa da Madariaga Dorretxeko Parte-hartze Publikoaren Unitatearen elementu nagusietako bat, eta ingurumena behatzeko, aztertzeko, gozatzeko eta hobetzeko hainbat ikaste jardueratan oinarrituta dago.

Eskola Programa urritik ekainaren erdialdera bitartean garatuko da, eta honako helburu hauek bilduko ditu:
• Biodibertsitateari buruz sentikortzea eta ezagutzak hartzea, biodibertsitate orokorrekoak zein lan-eremuan (Urdaibai bertan) oinarritutakoak.
• Gizakiok ingurunean dugun eragina ulertzea.
• Ingurumenaren eta Garapen Iraunkorraren garrantzia geure gain hartzea, eta baita horien kudeaketari buruzko problematika ere.
• Ekosistema ezberdinen garrantzia ezagutzea biodibertsitate iturri gisa, eta dibertsitate biologikoaren kontserbazioak gizakiontzat daukan garrantzia balioestea.
• Eskola-eremutik kanpoko harreman pertsonalak erraztea, eta astialdiaz gozatzeko modu konstruktibo berriak aurkitzea.

Hezkuntza-ziklo bakoitzerako proposatutako jardueren edukiek lotura handia dute eskola-curriculumean bildutako helburuekin.
Lanaldia 10:00etatik 16:00etara izango da, 4 zati ezberdin edukiko ditu, eta zati horien artean bi atsedenaldi egongo dira, bat gosaltzeko eta bestea bazkaltzeko.Umeek arropa erosoa, anoraka eta zapata egokiak ekarri beharko dituzte.Bakoitzak ere bere janaria ekarriko du.

Gure landareak (4 urte)

idoiag 06/05/2009 @ 15:37

perexila.JPG

Aurten 4 urteko gelan Menta eta Perexila landatu ditugu.Prozesua nola den azaltzeko , Jon Romo (3.mailakoa) gure klasera etorri da .Berak asko daki landerei buruz eta berak esandako guztia bete dugu: lehenengoz,lurra eta ongarria nahastu, ondoren haziak bota eta amaitzeko ureztatu.Hamabost egun itxaron dugu eta BUALA! landare politak klasean dauzkagu.Astean zehar, umeek bi aldiz ureztatzen dituzte txandaka eta lan hori egiten oso gustora daude .
ESKERRIK ASKO JON ZURE LAGUNTZAGATIK ! eta nahi duzunean pasa zaitez gure gelatik landareak ikusteko.

AUPA HAUR HEZKUNTZAKOAK!

irune-ureztatzen-2.JPG

MUSIKAZ BLAI

andonez 04/03/2009 @ 15:48
kuartetoa.JPG

Gaur haur hezkuntzako umeek bisita bat izan dute musika gelan.

Beste urteetan bezala, ASY kuartetoko musikari trebeak etorri dira eskolara musika, dantza eta instrumentuen magia zuzenean sentiarazteko.

Zenbat irri, zenbat dantza gaur gure umeen gorputz eta aurpegietan.

GORA MUSIKA, MUSIKARIAK ETA, NOSKI, ESKOLAKO DANTZARIAK !!!!!!!!!!!!!

Kaixo familiak! Museora goaz!

idoiag 18/11/2008 @ 16:15

museo.jpgEl próximo día 26 de noviembre el alumnado de 4 y 5 años irá al Museo de Bellas Artes de Bilbao.Datorren azaroaren 26an, 4 eta 5 urtekoak, Bilboko Arte Ederreko Museora joango gara.

El objetivo es promover el diálogo entre el alumnado ante las obras de arte seleccionadas(4 en total) como un medio para el aprendizaje a través del arte.Helburua hauxe da:Hautatutako koadroen aurrean elkarrizketa bultzatea, artearen bidez gehiago ikasteko.
 

La visita se realizará por la mañana y el alumnado regresará al centro para la hora del comedor.Gure irteera goizez izango da eta ikasleria jantokiko ordurako itzuliko da.

 Un saludo/Agur bero bat
Las tutoras
/Irakasleak

Aupa haur hezkuntzakoak!

idoiag 11/11/2008 @ 22:30

961.gifGaur ume bat haserretu egin da klasean ,inork ez zekien zer gertatzen zitzaion eta azkenean kontatu digu gertatutakoa .Bera lagun baten ondoan iladan jarri nahi zuen baina bestea beste lagun batekin jarri da. Orduan, ikasleei galdetu diet zer egin ahal dugun arazo hori konpontzeko eta neska batek esan du :
- Oso erraza da , andereño ,orain bere laguna mutil horrekin joan ahal da eta jantokitik itzultzean bera jarriko da .Ados?
- Mila esker , neskato. Asko lagundu diguzu.
Une horretan zoriontzu aurpegiak ikusi ditut.
Aupa haur hezkuntzakoak!