Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

tresnak2.jpg

Irudiak igo aurretik jakin beharreko gauzak:

Lehenengo, tamaina, darabilgun aplikazioak gehienera 500 kb neurriko fitxategiak onar ditzake. Baina hori ere handiegia da, printzipioz, zenbat eta txikiago orduan eta hobeto. Internetetik jaisten diren irudiak tamaina aldetik oso aproposak dira, jadanik txikiagotuta egoten direlako. Beste kontu bat da irudiaren jabetza intelektuala, teorian ezin litezke erabili (batez ere ikur ofizialak eta abar) baina bestelakotan tolerantzia handia dago.

Gure konputagailuan daukagun irudi bat igo nahi badugu, aurretik neurria murriztu beharko genioke, 50 kb-tan utziz. Honetaz, beste momentu batean hitzegingo dugu.

Bigarrena, kokapena. Igo nahi dugun irudia non dagoen kokaturik (mahaigainan, nire dokumentuak karpetan, nire irudiak karpetan, ...) jakin behar dugu.

Hirugarrenik, nola igo? Aurreko urratsak menpean dauzkagularik ondokoa egin behar da: 1 kurtsorea irudia egongo den tokian kokatu, 2 irudia igo botoitxoan sakatu eta lauki bat irekiko da, 3 arakatu botoia sakatu eta beste leiho bat irekiko da igo nahi den fitxategia bilatu ahal izateko, 4 aurkitu ondoren ireki sakatu, 5 fitxategiaren ibilbidea jarrita geratuko da (ez da osorik ikusiko, laukitxoa txikia delako), 6 tamaina aukeratu (dagoena utzi daiteke) eta igo sakatu, 7 pazientzia pixka bat hartu konexioak ez direlako oso fin ibiltzen eta zertxobait tarda dezakeelako, azkenik agertuko da zorioneko irudia, 8 bere gainean klik egin eta leihatilatxo bat irekiko da, 9 aukeratu formatua, erabilienak ezkerrean doiturik edo eskuman doiturik dira, eta klikatu, eta 10 TATXAN! irudia kokaturik daukagu, EZ AHAZTU EGINDAKO ALDAKETAK GORDETZEA.

Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>