Irudiak txikitzeko urratsak:
Helburua 50 kb inguruko fitxategia lortzea da.
Asko dira irudiak txikitzeko erabil daitezkeen programak. Windows sistemako konputagailu guztietan, ezer berezirik instalatu gabe, Paint programa grafikoa dago. Ez da aholkatzeko moduko programa baina, esan bezala, duen abantaila instalaturik datorrela da.
Nola txikitu?
1 Lehenik eta behin, igo nahi dugun fitxategiaren tamaina jakin behar dugu. Horretarako, murriztu nahi dugun fitxategiaren gainean kurtsorea jarri, eta, ireki gabe, eskumako botoia sakatu. Leiho bat irekiko da eta agertzen diren aukeretatik azkena hartu (propiedades). Besteak beste, tamainari buruzko informazioa agertuko da. Adibidez, irudiak 124 kb balitu erdira baino gutxiagora bilakatu beharko genuke.
2 Paint programa ireki (programen artean accesorios barruan egoten da). Eta Paint programa erabiliz, txikitu nahi dugun irudia ireki.
3 Imagen aukera hautatu eta,
4 agertzen diren aukeretatik bigarrena hartu (expandir/contraer),
5 leihatila bikoitz bat azalduko da. Lehenengo parametroak expandir egiteko dira eta bigarrenak contraer egiteko. Guk lehenak aldatuko ditugu. Bai lehenak, euskarazko bertsioetan (tiratu/okertu) agertzen da eta termino zuzenago eta ulerkorragoak dira.
6 Darabilgun adibidean (124 kb dituen irudia) erdira baino gutxitxoagora txikitu nahi dugunez, bai horizontalki bai bertikalki ere (bietan berdina beti) %40a edo %45a jarriko dugu, horrek esan nahi du irudi berria erdia baino txikiagoa izango dela.
7 Urrats inportante bat, gorde irudi berria baina BESTE IZEN BAT jarririk, bestela jatorrizko irudia galduko genuke eta.

Zabaldu
del.icio.us
Ez dago erantzunik »
Erantzun bat idatzi