Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

One step beyond!!

andonez @ 11:36

el-vagon.JPG

Goiz euritsua, negu gorria dirudi baina udazkena hasi baino ez du egin. Kalera irteteko irrikan nago, nora joan ez dakit, helduko naizela badakit. Berokia jantzi dut, euritakoa ezin dut ahaztu.

Kalean jendearekin nahasten naiz, gehienok korriketan dabiltza, beste batzuk berriz, presarik ez daukatela nabarmen da. Nire oinak jarraitzen ditut, beraiek agintzen naute. Aritzen ari dira, urduritasuna. Heltzear nago, hori badakit.

Ingurua ondo ezagutzen dut, gaur, berriz, ezezaguna azaltzen ari da niretzat. Herriko geltokia jende zaratatsuz josita dago, ozta-ozta entzuten da hurrengo tren etorreraren iragarpena. Jesarrita zeuden guztiak zutunik jarri dira, dela bost minutu erdi lokartuta ziruditen batzuk esna-esna dirudite orain. Gutxiengoek, ordea, lozorroan diraute.

Trenaren  hurbiltasunaren hotsa gero eta argiago entzuten da. Astiro astiro dator, gelditu egin da, ateak zabaldu dira. Arnas estua nago, zerbaitek agintzen nau oraingoan ere eta, birritan pentsatu gabe, pauso bat aurrera eman dut. Zertarako atzeratu begibistakoa dena? Zergatik itsu jarraitu? Ongi etorriak digital mundura!!!!

Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Erantzunak(7) »

#1
mikelr

Andone, oso sarrera polita egin duzu. Oso literarioa.
Esandakoa: ongi etorria guztiona den txokotxo honetera.
Zure baimenez, iruditxo bat sartu dut, gustatuko ez balitzaizu, aldatu edo kendu. Egongo gara. Mikel.

#2
andonez

Hori izan zen nire asmoa hasieratik baina ez nuen lortu, argazkiarena diñot. Oso polita da zuk aukeratutakoa, mila esker.

#3
mikelr

Andone, hasierako orrialdeko eskuma aldean estekak daude, eta horien artean bat aholku teknikoak izenekoa. Sakatu horretan eta hiru sarrera agertuko zaizkizu. Lehenengoan (kronologikoki), irudiak igotzeko jarraitu beharreko urratsak zeintzuk diren azaltzen da. Irakurriz ez dut uste zuk bezalako neska argiak arazo askorik izango duenik. Hurrengora arte. Mikel

#4
gorka

Gustatu zaizkit bai testua, bai argazkia. Biak ederrak! Maila goian ipintzen hasi gara gero!

#5
Katalin,San bartolomeko 6º mailakoa

Kaixo Andone,Katalin nauzu.
Oso ondo idazten duzu eta oso polita geratzen ari da blog hau. Nik igual egiten dut bat. Asko gustatzen zait argazkia eta testua. Beno banoa etxekolanak egitera. Agur!

#6
andonez

Eskerrik asko Katalin, ea animatzen zaren zerbait idazten. Zuk egin zirriborro bat eta bion artean argitaratuko dugu. Anima zaitez eta eman ezazu zuk ere pauso bat aurrera digital munduan!!!

#7
mikelr

... eta, ez dadila izan Katalin bakarra!

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>